Mezenas batek publikoari aurkeztua Baionako Euskal Museoko bildumak aberastean parte hartzen du.
Mezenasgoa bi moldetan sustatzen du Euskal Museoaren Adiskideen Elkarteak.
– Arte obrak eta objektuak Museoari emateko; bilduz eta erosiz. Euskal eta baionar familien emaitzei esker dira, bestalde, Museoan hastapenetik erakusgai ezarriak izan diren bildumak osatuak izan.
– Arte obra eta objektuak erosteko diru bilketak lagunduz.
Emaileei, izan enpresak edo partikularrak, zerga agiri bat emateko Estatuaren baimena lortu du EMAE-k.
Agiri honi esker enpresek, sozietate edo mozkin zerga dispentsa bat lortzen ahal dute (Zergetako Kode orokorreko 238 bis artikulua).
Partikularrei dagokienez, emanadako zenbatekoaren % 66aren heinekoa den kopuruaren dispentsa bat ahalbidetzen du, zergapeko diru sarreraren % 20aren mugan (Zergetako Kode orokorreko 200 artikulua). Horrelako agiri bat helarazten ahal zaio ere arte obra bat edo objektu bat ematen duenari, Frantziako Museoen Zientzia Batzordeak emaitza hau (eta beraz honen diruzko balioa) onartu baldin badu.



Zerga araudia hemen begira (Frantsesez)

Diru emaitza eginez Baionako Euskal Museoko mezenasa bilaka zaitezte

Emaitza bat gauzaz egiteko, edo mezenasgoari edozoin galdera egiteko, gurekin harremanetan sar zaitezkete :
e-postaz: contact@samb-baiona.net edo hemen klikatu
Gutunez: SAMB Gaztelu Berria, Paul Bert Plaza, 64100 BAIONA

1924an EMAE-k Euskal Museoako Adiskide Amerikatarren Fondoa sortu zuen

Mezenasgoaren bidez eskuratu zenbait obra

Dolutan edo Bi emazte gazte otoitzean, Marie Garay, 1902.

Ikus Euskal Museoaren Aldizkariaren 199 zkia artista hobeki ezagutzeko, hau izan baita, Léon Bonnat-en ikasleak biltzen dituen Baionako eskolako emazte bakarra.


Henry Caro-Delvailleren Pauma Zuri ikusgarria, 1906 inguru. Argialdean, hemendik aitzina bisitaria hartzen duen Euskal Museoko errotonda ederrean, baionar burgesia juduko familia bat erakusten du izari biziki handiko margolan honek (ikus EMA-ko 195. zkia).


.Marcelle Salle-ren potreta 1939, José Gonzales de la Peña, 2015.7.1. inb. zkia
Akamarreko kadira lastoztzaile horren potretaren historia EMA-ko 185. zkian agertzen da.

San Izpirituko Novion fabrikak egin salda ontzia, 1835 inguru, 2010.1.1. inb. Zkia Argazkia Alain Arnold.
Manufaktura honen ekoizpen liluragarria kontatzen du EMA-ko 175. zkiak.

Scroll to Top