
Antzinaroko Pirinioez gaindiko lurralde baten arkeologia eta ingurumena, ATEA PCRa proiektua
Hitzaldia
Aranzadi Zientzia Elkartea, Hadès eta hainbat erakunderen arteko elkarlanetik sortutako ATEA PCR proiektuak Antzinaroko Pirinioez gaindiko lurraldearen okupazioa eta ingurumenaren bilakaera aztertzen ditu, bereziki K.a. I. mendetik K.o. V. mendera. Komunikazio honetan, ikerketa-programaren helburu nagusiak, diziplina-anitzeko metodologia eta 2025-2026ko lehen emaitzak aurkeztuko dira: erromatar bideen kartografia, gotorleku eta biziguneen ikerketa, baliabideen ustiapena eta paleoingurumenaren analisia, batik bat. Halaber, mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia eta ondarearen balorizazioari lotutako ekintzak ere azalduko dira”
Euskarazko hitzaldia aldibereko itzulpenarekin (EKE-ren sustenguarekin)

Additional Details
Conférencier - Fanny Larre eta Oihane Mendizabal, arkeologoak