Euskal Museoaren Aldizkaria
1924an, Euskal Museoarekin batera sortu da Euskal Museoaren aldizkaria eta Museoaren biziari, baina orokorkiago, Euskal Herriko historia, zibilizazioa eta kulturari, eta paradixoki haren hirinagusia bilakatu den Baiona, hiri gaskoinari lotu 1 500 artikulu baino gehiago argitaratu ditu azken mendean.
Ikerlariek (plazer handiz gure orriak irekitzen dizkiegu unibertsitateko gazteei) edo zale argitsuek, batzuek besteek bezain bat, EMA-ko aldizkarian idatz dezakete: zenbait gomendioren ondorioz hautatu Euskal Museoaren Adiskideen Elkarteko kide batzuek osatu erredakzio batzordeak ditu artikulu proiektuak onartzen.
Interesatzen zaituzten Euskal Museoaren aldizkariaren urtea, zenbakia, idazlea edo artikulua atzemateko laguntza eskainiko dizue datu basak. Beherago agertzen den lehen esteka horren bidez sar zaitezte base honetan.
2000 urtea aitzineko Aldizkariak (aitzineko zenbakiak Bilketa Euskal Herriko dokumentazio atarian zuen esku daude) linean aurki ditzakezue ere, ondoko estekari esker.
Bukatzeko, gure bildumako zenbaki inprimatuak bai eta argitaratu azken bi zenbakiak, agortuak ez badira, inprimaturik edo fromatu numerikoan eros ditzakezue.
- Bilatzen duzuen EMA gure datu basean atzeman ezazue (Frantsesez)
- XXI. mendeko EMA-k linean irakur eta deskargatu
- Zenbaki inprimatu zahar bat erosi: 1926tik 1980ra – 1981tik 1997ra– 1998tik 2023ra.
- EMA-ko azken bi zenbakiak erosi (Frantsesez)