Elkartea
1956an sortu da Euskal Museoaren Adiskideen Elkartea edo EMAE, Baionako Euskal Museoaren ospea zabaltzeko. Euskal kultura eta honen ondareari lotuak zaizkien pertsonak biltzen ditu.
Aitzinetik izena emanez denei eta elkarteko kideei irekiak zaizkien hitzaldiak, erakusketen bisita komentatuak eta gaikako kultur ateraldiak bezalako ekimenak antolatzen ditu.
Sei hilabete guziez, Euskal Museoaren Aldizkaria edo EMA argitaratzen du. Honen lehen zenbakia duela 100 urte inguru, 1924an atera zen.
EMAE-an kidetuz, Euskal Museorako sartzea urririk lortzen da urte osorako. Elkartearen biziaren berri ematen duen « Gogoan » berripapera ere eskuratzen dute kideek.
EMAE-k esku hartzen du Museoko bildumen hornitzean, egokiak iruditzen zaizkion erosketak eginez eta mezenasgoa bultzatzen du zerga erreskritoak emateko duen ahalbideari esker.
Onura publikoko erakunde bezala onartua izan da EMAE, 2008ko martxoaren 7an, Aldizkari Ofizialean agertu 2008ko martxoaren 5eko dekretuaren ondorioz. Aitorpen honi esker, partaidetze eta meznasgoari irekitzeko bideak erraztuak dira.
Facebook-en ere aurkitzen da.
Partaidetzak
Baiona Hiriak sostengatzen du EMAE. Euskal Museoarekin dituen loturak ekarriak dira Museoa kudeatzen duen sindikatu mistoarekin izenpetu hitzarmen koadroan. Euskal Kultur Erakundea eta Eusko Ikaskuntzaren partaide da EMAE. Frantziako Museoen Adiskide Elkarteen Federazioko (FMAF) kide da EMAE.
Gurekin harremanetan sartzeko
e-postaz: contact@samb-baiona.net edo hemen klikatuz
Gutunez: SAMB Gaztelu Berria, Paul Bert Plaza, 64100 Baiona
Gure araudiak ikusteko (Frantsesez)
Kristian Liet-ek 2014an aipatzen dizkigu EMAE eta Museoaren arteko harremanak (Frantsesez).
Hainbat urtez EMAE-ko presidentea izan da.