Gaikako bisitak
Bi kultur ateraldi antolatzen ditu, orokorki, EMAE-k, urte guziez: egun batekoa, lehena, eta bi egunekoa, bigarrena.
Euskal lurralde osoari, iparraldekoari bezainbat hegoaldekoari ere, zuzenduak dira gai gehienak baina baita ondoko eskualdeak diren Gaskoinia eta Bearnoari ere. Pertsona kartsuek gidaturik, besteak beste elkarteko kideak diren historialariek eta arte historialariek, biziki interesgarriak dira horietan ikasitakoak.
25 pertsonetara mugatuak dira, minibusean ibiltzeko gisan, baina baita entzuteko eta solastatzeko molde egokiagoa eskaintzen duelako ere. Gainera, ostatatzeak eragiten dituen bortxak ere kontutan hartzekoak dira parte hartzaileen kopurua mugatzeko.
Hala behar izanez gero, ateraldia errepikatzen du EMAE-k, gehiengoa asebetetzeko gisan.
Hurbileko ateraldiei dagokienez, autokidetza da plantan ezarria. Ateraldi bakoitzaren ondotik bilduma bat eta argazki erreportaia apailatuak dira.
EMAE-ko kideek dute lehentasuna ateraldi guzi horietan parte hartzeko.
Adiskideen azken ateraldiaren kontakizuna: Aldude