Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria

Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria

Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria

4 4 people viewed this event.

Hitzaldia

Wilhelm von Humboldt (1767-1835) bi aldiz egon zen Euskal Herrian, 1799an eta 1801ean, eta testu asko idatzi zituen “euskaldunen nazioari eta hizkuntzari” buruz. Horren harira, lehenik, zera galdetu dezakegu orokorrean: zergatik etorri zen?, zer bilatzen zuen? eta, batez ere, zer aurkitu zuen hemen? Egin kontu berak Euskal Herrian egon eta gero ematen diola orientzio berri bat bere antropologiari, hain zuzen, orientazio linguistiko bat. Baina gure aldetik, bigarrenik, zera galdetu dezakegu ere: ba al dute gaurkotasunik Humboldten euskal hausnarketek?, edo iragan folkloriko batean geratzen dira? Urrutiko eta aspaldiko bisitari batek, agian, uste baino gehiago lagundu diezaguke euskal arazoa gaur ere hobeto ulertzen. Bi galdera hauei erantzutea izango da hitzaldiaren helburua.

Iñaki Zabaleta-Gorrotxategi (Donostia, 1966)
Filosofiako ikasketak Bilbon amaitu ondoren Koloniako Unibertsitatean doktoratu zen, hain justu, Humboldten euskal idatziak aztergai izanik. Egun EHUko Filosofia Saileko irakaslea da, eta baita “Joxe Azurmendi Katedra”-ren zuzendaria ere.

Additional Details

Conférencier - Iñaki Zabaleta-Gorrotxategi

To register for this event email your details to accueil@musee-basque.fr

Register using webmail: Gmail / AOL / Yahoo / Outlook

 

Date And Time

10-09-2026 à 18:00
 

Registration End Date

10-09-2026

Share With Friends

Scroll to Top