
Nola erran? Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Hizlariak urte franko eman du zuzendarikide gisa Euskaltzaindian eta CNRSen laguntzarekin Euskal Herrien Hizkeren Atlasa, sustatzen, eraikitzen, egiten eta argitaratzen, 11 liburutan.
Atlasa den ber, euskararen eremu osoan mintzaira nola aldatzen den erakusten da lan luze horrekin. Ezen 145 herritan ibili gara, 3000 galdera pausatuz, lekuko hanitzek pazientzia eta jakitate handiz erran digutena manefotoian bilduz 4 000 orenetan. Garaiko euskara ordezkatzen duten ahozko inkesta horiei esker, kartak edo mapak egin ditugu, dauden kanbiamenduak ikusgarri izateko moldean. Atlasa deskriptiboa da
Aldaketa horien adibideak erakutsiko ditu hitzaldiak, lexikoan nola gramatikan.
Euskarazko hitzaldia
Additional Details
Conférencier - Hizlari: Xarles VIDEGAIN (IKER CNRS UPPA)