Kidetzeko orria beti erantsia zaio « Euskal Museoaren Aldizkarirako » harpidetza bati. Formula desberdinak orrian zehaztuak dira.
EMAE onura publikokoa ezagutua izanez, kidetze sariak eta emaitzek zerga apaltzeak ekartzen dituzte baina EMA-ri harpidetzeak ez du horrelakorik eragiten.
Linean zuzenki kidetzeko kidetze orria bete ezazue, ordainketa segurtatua bankuko kartaz egiteko aukerarekin.


Kidetzeko paperezko orria nahiago baldin baduzue, hemen da inprimatu, bete eta guri edo e-postaz edo Postaren bidez helarazi beharreko pdf fitxategia deskargatzeko.
Zuen ordainketa eskuratu orduko, zuen kide txartela eta zerga ordainagiria e-postaz igorriko dizuegu.
« Gogoan » EMAE-ren berripaperen bidez Elkarteko biziaren berri ukanen duzue.
Urte osoan gaindi Euskal Museora urririk sartzen ahalko zarete EMAE-rako kidetze txartelari esker.

Jules-Jacques Veyrassat. Euskal emazteak bainuaren ondotik

Scroll to Top