1924: Baionako Euskal Museoak ateak zabaltzen ditu! Euskal Museoaren lehen Aldizkaria (BMB/EMA) inprimatua da. Duela 100 urte kasik! 
1901 legepeko elkartea da Euskal Museoaren Adiskideen Elkartea (SAMB/EMAE). 1856an sorturik, Baionako Euskal Museoaren ospea hedatzen laguntzen du.
Euskal Museoaren Aldizkaria (EMA) argitaratzen du sei hilabete guziez, historiari, gizarteari eta, molde orokorragoan, euskal kulturari irekia da. Bilaketa tresna bati esker helgarria da.
Ekimen desberdinak antolatzen ditu EMAE-k: hitzaldiak, Euskal Museoko erakusketen bisita komentatuak, gaikako ateraldiak 
Museoko bizian parte hartzen du EMAE-k, eta berezikiago honen bildumen aberastean, mezenasgoaren bitartez.
…eta gehien bat, egitura osatzen duten kideez (Adiskideak) aberatsa da EMAE, lagun giro bero eta begitartetsuan jarduten baitute.

Ongi etorri

Scroll to Top