Museoaren historia

|
1897an Donibane Lohitzuneko Kongresoan
aipatua, 1914ko gerla aintzin prestatua, Euskal Museoa eta Baionako
ohidurarena 1922an zabaldu zen.
Bildumak ezarriak izan
ziren Dagourette Etxean eta ondoko beste hiru puskategitan. |
Dagourette Etxea (Veyrin
1924)
|
Elkartea eta museoa
Euskal museoaren Adixkiden elkarteak museoaren
lanetan parte hartzen du. Ez luke bestenaz elkarteak izaiteko
arrazoinik.
Museoan
antolatzen ditugu ekitaldi bereziak : |
>
|
Hilabeteko lehen igande guziez |
>
|
Gazteagoer buruz, museoko eta Baionako
zerbitzuekin |
>
|
Frantzia guzian antolaturik diren
manifestazioetan (ondare egunak, museoen udaberria ...) |
>
|
Baionako bestetan animazio berezi bat
antolatzen dugu bestaren inguruan |
Gure elkarteak bere
laguntza ekarten dio betidanik ARGITU, museoko zerbitzuari.
Museoa ere laguntzen du, zuzenean emaitzak eginez, edo ararteko izanez
emailekin. Samb-ko talde berezi bat sail hortan lanean ari da.
Laguntza handia ekarten dio museoaren liburutegiari.
Bere agerkarien trukada egiten du 70 elkarte baino gehiagorekin munduan
zehar.
Errezebitzen dituen publikazioak liburutegiari eskaintzen dizkio.
Museoko katalogoaren itzulpenean parte hartzen du. (Euskara eta
espainola).
Museoa 2001ean zabaltuz
geroztik, gure lankidetza euskal museoarekin eta Baionako hiriarekin
egun oroz hobetuz doa.
Museoaren beharruneri beti
erne gaude eta laguntzen dugu ahal dugularik. Museoko arduradunekin
lankidetza jarraikia daukagu.
Argibideak
Museoaren
webgunean aurkitzen dira lehengo, oraiko eta biharko gertakarien
xehetarzunak.
Musée Basque et de l'histoire de Bayonne
37 quai des Corsaires
F 64100 BAYONNE (FRANCE)
33 (0)5 59 46 61 90
Euskal museoa Baiona txipiko bi gunetan kokatua da.
Museoa Dagourette etxean da.
Liburutegia eta administrazioa Château-Neuf en (Saint-André plazan)
dira.
Erakusketa zonbait Château-Neufeko geletan egiten dira.

|
Euskal museoa
|
Dagourette Etxeko Museoa zabalik da :
Asteartetik igandera
- Azaroaren lehenetik apirilaren 30era 10ak eta erditarik 12ak eta
erditara, aratsaldeko 2etarik 6etara
- Maiatzaren 2tik uriaren 31era
- 10etarik 6etara.
Prezioak :
Helduendako : 5.50 € ( Ikaslendako 3 €)
Bisitari taldendako : 4.50 €
Dohainik da hilabeteko lehen igandez (salbu uztailan eta agorrilan)
Orialde gainea
Beste xehetarzunak :
helbide huntan
Webgune hunen planoa
|