Elkartea
Euskal Museoaren Adixkideak
ELKARTEA
Adixkideak
Arduradunak
Egunerak
Gure lagunak
Elkartean sartzeko
Elkartea



 Fr      Cast     Eng

Gure helburuak
Gure elkartea 1956an sortu zen eta hartu zuen izen bezala " Société des amis du musée basque " (Euskal museoaren adiskideak). Orai elkarteak baditu 500 kide. Eskaintza bereziak antolatzen ditu publikoari buruz eta beste zonbait kidendako. Baionako hiriarekin eta euskal museoarekin lanean ari da.
Euskal museoko aldizkaria argitaratzen du. Kitorik da kidendako bainan saltzen da euskal herriko liburutegietan eta elkartearen bulegoan. Argitaratzen du ere GOGOAN bere kiden arteko aldizkaria. Azkena irakurtzen ahal duzue webgune huntan gure elkartearen berrien jakiteko.
Elkartea zuzentzen du administratio kontseiluak. Kontseilu taldekidek hautatzen dute bulegoa. Beste kontseilu batek (16 arduradun) aldizkaria antolatzen du. Gure elkartearen helburu beharrena da Euskal Museoaren laguntzea. Estatutu berriak 2003an bozkatuak izan dira.

Elkartearen historia
SAMB elkartea sortu zen 1956 Aublet generalari esker. Haren xedea beti izan da euskal museoaren sustengatzea eta publikoari ( bereziki gazter) beren lurraren lehiaren emaitea.
Elkartearen lehen lanetarik bat izan da "Bulletin du musée basque" aldizkariaren berriz agerraraztea.
1944az geroz ez zen haboro agertzen.
1964an arrapiztu zen aldizkaria eta geroztik aintzina ari da orai artino.
1988an parte hartu du ARGITU, euskal museoaren hezkuntza zerbitzuaren sortzean. Gauzak erraz izan dira, Mano Curutcharry zerbitzu horren buruzagia elkarteko arduradun bat beti izan beita. 1989an museoa zerratu zen, lan handiak behar baitziren egin Dagourette Etxean. Zonbaitek nahi izan zuten museoa zerraturik atxiki bainan gure elkartea, beste hainitzekin, borrokatu da gauza horren kontra eta museoa zabaltu da 2001ean. Ez dugu ukan osoki nahi ginuena bainan norabide nagusiak begiratuak izan dira.
2002an hitzarmen bat izenpetu du Baionako hiriarekin. Baionako hiriak eskaini dauku 2004an kitorik museoan sartzea elkarteko kider eta horrekin erakutsi nahi izan du gure lanaren balioa eta museoari ekarten dugun laguntza.

Galdegin dugu gure elkartea izan dadin ezaguturik "d'Utilité Publique" .

Arduradunak
Elkartea hiru taldek erabiltzen dute : Administrazio kontseilua : 24 kide dira eta haietarik 8 urte guziez bozkatzen dira.
Aldizkariaren arduradunen kontseilua : 16 kide
Elkartearen bulegoa : 8 kide urte guziez bozkatuak administrazio kontseilu kiden artean.
Administrazio kontseilua
Lau bilkura urtean egiten ditu. Elkartearen zuzendariak bilkura haboro egiten ahal du beharra senditzen badu.
Bilkurak noiz
Aldizkariaren arduradunen kontseilua
Bilkurak egiten ditu urtean lau aldiz. Artikuluak irakurtzen ditu eta aldizkaria lantzen.
Bilkurak Noiz
Bulegoa
Hilabetean behin eta zuzendariak deitzen duen aldi oroz bilkura bat egiten du. Administrazio kontseiluak bozkatzen du urte guziez bere kiden artean.
Bulegoa

Egunerak

Gure Lagunak
Gure betiko nahia izan da kultura mailan ari diren aktoren artean lotura baten izaitea eta haiekin lan egitea xede zonbaiten obratzeko. Gure helburu nagusietarik bat da. Izenpetu hitzarmeneri esker harremanak garbiki finkatu ditugu batzurekin eta besterekin. Webgune huntako beste orrialdetan xehetarzunak aurkituko ditutzue.
Lagun ofizialak:
Euskal Museoa , Baionako hiria  eta Kontseilu Orokora
Gomendatzen dizkizuegun webguneak :
Bonnat Museoa , Euskal Kultur Erakundea , Fédération des écomusées et musées de société, Abadiako Jauregia , Arnaga Kanbo , Eusko Ikaskuntza  eta Lauburu Elkartea

Elkartean sartzeko
Webgune huntan ibiliz ikusi ahal izan duzu nor giren et zer diren gure helburuak.
Zure beharra badugu aintzina joaiteko eta gure ideien aintzinarazteko. Beti zerbaitetan laguntza bat ekarten ahal duzu elkarteari. Besteak bezala gira : gure xedeak handiak dira baina ahalak eskasak. Ikusi duzu ez girela alfer andana bat denbora-pasa kalakan ari direnak eta berek baizik ulertzen ez dituzten kultura-gaietan galtzen diren heietarik, bainan lanean ari den adixkide talde bat.
Elkartean sartzeak ekarriko dauzu abantaila zonbait.
Gure aldizkaria eta GOGOAN ukanen dituzu. Antolatzen ditugun ateraldietan parte hartzen ahalko duzu. Gauza anitz ikusiko eta ikasiko duzu egunaldi goxorik iraganez.
Elkartean sartzeko xehetasunak : hemen klik bat
Elkartearen estatutuak : hemen klik bat

Orialde gainea

Beste xehetarzunak : helbide huntan
Webgune hunen planoa